Nafarroako Gobernua aitzindaria izan da landa-turismoan. Iikusirik lur azpiko munduak ze garrantzia daukan landa ingurunean, aurtengo jardunaldietan erabaki dute lurrazpiko turismoa lantzea. Turismo esperientzia berriak sortzeko erronkak aztertuko dituzte jardunaldietan.
Oñatikoa, esperientzia berria
Lurrazpiko turismoari buruzko mahainguruan Oñatiko Arrikrutz kobako esperientzia azalduko du Ikerne Altubek.
"Arrikrutz da azkenaldian egin den proiektu berriena: teknologia eta material berrienak erabiliz. Horregatik gonbidatu gaituzte, parte hartu eta gure esperientzia berri hau azaltzeko", azaldu du Altubek.