Zer0 Zabor taldeak elkarretaratzea egingo du zapatuan, hilaren 19an

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 16a

La Caixaren bulegoaren aurrean elkartuko dira 12:00etan. Helburua da La Caixa eta Banestoren kontra egitea. Aipatu banketxeek Zubietako errauskailua egiteko beharrezkoa den dirutzaren zati bat –60 milioi– negoziatzen dihardute Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin.

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak La Caixa eta Banesto bankuen aurkako salaketa kanpaina antolatu du otsailean zehar, Gipuzkoa Zero Zabor, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologisten parte hartzearekin;besteak beste, kontzentrazioak banku hauek Gipuzkoan zehar dituzten bulegoen aurrean, gutunak bulegoetako arduradunei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak