Hasi dituzte Atzeko kale oinezkoentzako egokitzeko lanak

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko otsailaren 15a

Momentuz, Ramon Irizar kalerako sarrera zabaltzeko egokitzapenekin hasi dira eta, ondorioz, egun hauetan itxita egongo da ibilgailuentzako; baina, behin lanak bukatuta, bi norabideko kalea izango da.

Hurrengo astetik aurrera, Atzeko Kalen hasiko dira. Kirrineko bidegurutzetik hasi eta Eskolatxo okindegirainokoa izango da lehenengo fasea. Ondoren, Atzeko kalean gora egingo dituzte lanak; lehenengo, kalearen eskuin aldea egokituko dute, eta ondoren, ezkerra.

Kale Barriako sistema bera

Kale Barrian bezalako sistema erabiliko dute Atzeko kalen ere: alegia, oinezkoentzako egokituko dute, baina merkatariek zama lanak egin ditzaten, ordu batzuetan zabaldu egingo dute; goizeko 8etatik 12ak arte, printzipioz. Hori horrela, Boga tabernaren parean eta Urtaza dendaren ondoan pibotak jarriko dituzte. Eguneko ordu zehatz batzuetan Atzeko kalen autoarekin ibili ahalko da, Kale Barrian eta Kale Zaharrean egiten den moduan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak