Madrildik Oñatirako bidean autoz zetozela egin genuen hitzordua Mantxolatarrekin. Eskuetan zuten aktore ezagunekin ateratako argazkiak gordetzen zituen argazki kamara; han zeuden, besteak beste, Unax Ugalde, aktorea; Lucia Etxebarria, idazlea; Karmele Soler, makilatzailea; Alex Angulo, aktorea, eta beste hainbat...
Goyaren aitona Zeraingoa
Galan zeuden askoren arreta piztu zuten Mantxolatarrek, sarien ikur den Goyaren aitona, Zerainen bizi zela kontatzerakoan; are gehiago, Zeraingo Mantxola baserria bizileku zuela gaineratzean. Iragarle edo sorginek iragarritakoa dirudi: Mantxolatarrak Goya sarietara egunen batetan helduko zirela!
Elkarrizketa osoa entzungai hemen
Horrelako bitxikeriak eta gehiago entzun gura izanez gero, Aitor eta Sara Mantxolak Arrasate Irratian kontatutakoak dituzue jarraian entzungai.