Areto-bizikleta maratoirako izenematea zabalik

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 15a

Oraingoz 87 lagunek eman dute izena, baina interesatuek hilaren 23ra arteko epea dute matrikula egiteko. 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Bailarako edozein kirol zerbitzutan areto-bizikleta egiten dutenek 12 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 18 euro.

Antolatzaileen asmoa da hiru orduko maratoia egitea, eta 130 bizikleta jarriko dituzte. "Debagoieneko gainerako kirol zerbitzuetatik hartuko ditugu bizikletak, ahalik eta pertsona gehien batzeko", diote antolatzaileek.
Esfortzu handiko ekitaldia izango da, eta saioak irauten duen bitartean atsedenerako bi edo hiru tarte egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak