Otsailetik apirilera arte emango dituzten ikastaroak dira: Ofimatika lehengo maila (30 ordu eta 50 euro), Ofimatika bigarren maila (30 ordu eta 50 euro), Photoshop lehenengo maila (30 ordu eta 60 euro), Sare sozialak (12 ordu eta 27 euro) eta Solidworks-3D marrazketa (30 ordu eta 70 euro). Hain justu ere, azken bi horiek dira aurtengo berrikuntzak. Bietan maila ezberdinetako taldeak egingo dituzte.
Beste ikastaro batzuk
Bestalde, apiriletik aurrera bestelako ikastaroak emango dituzte: Etxeko bideo sorkuntza, Mekanografia ikastaroa, Ordenagailuaren mantenua eta konponketa, eta Ikasi zure argazkiak bideroa pasatzen, besteak beste.