Euskal Herriko II. historialarien biltzarra Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 11

Nabarraldek antolatuta irailaren 16an, 17an eta 18an egingo dute Oñatiko unibertsitatean. Euskal lurraldeak eta nafar Estatua izango da biltzarraren gai nagusia. Parte hartu gura dutenek  ekinaren 1etik aurrera eman ahalko dute izena. Parte-hartzea irekia da, baina tokia mugatua da. Informazio gehiago, www.nabarralde.com helbidean.

Nabarraldek antolatutako lehen biltzarra iaz egin zuten Vianan eta historialari eta hizlari ugari bildu ziren 1512an Nafarroak jasandako konkistaren harira. Publikoak ere ondo erantzun zuen.

Aipatu biltzarretik Txertoa argitaletxeak, Nabarralderekin koedizioan, akta-liburua argitaratu zuen, Durangoko Azokan aurkeztu zena estreinakoz eta hilabete eskasean agortu zen: 1512, Nafarroaren konkistak 500 urte. Argitalpenaren bigarren edizioan kalean da honezkero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak