Ulma Fundazioak 2010eko bere txostena argitaratu du

Leire Kortabarria 2011ko otsailaren 11

Ulma Fundazioaren lehen urte honetan antolatutako ekintza eta ekimen desberdinak Ulma Taldeak argitaratu duen 2010eko Txostenean jaso dira. "Gizarte Erantzukizuna Ulma Taldearen enpresa eta kooperatiba proiektuaren zati da. Fundazioaren bidez, ULMAk hainbat ekintza eta ekimen antolatzen ditu, helburu nagusi bezala bere ingurunearen gizarte garapena dutenak", dio Ulma Taldeak.

 

Elkartasun Azoka, erretiratuentzako Internet ikastaroa, nerabeen gurasoentzako sare sozialei buruzko tailerra, haurrak babesean hartzeko kanpaina eta beste batzuk izan dira Ulma Taldeak 2010ean antolatutako ekimenetako zenbait. Ekintza horiek interes talde desberdinetara bideratu dira: erretiratuak, ikasle gaztetxoak, Ulma Taldeko bazkide eta langileak; laburbilduz, bere gertuko inguruneari zuzendutako ekintzak izan dira.

Txostena eskuragarri dago Ulma Fundazioaren webgunean (http://www.fundacionulma.com). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak