Mendi-eskia
Bestalde, urtean zehar hainbat aste bukaeratan egingo dituzte irteerak Pirinioetara. Horietako lehena hilaren 19-20an egingo dute –Aloñak aurreikusita zuen otsailaren 26-27rako–. Hastapeneko irteera izango da. Lehen etapa –Belagua-Lapakitza (2.108 m)-Lintza– 14 kilometrokoa izango da. Bigarren etapak 16 kilometro eta 1.100 metroko desnibela ditu eta Lintza-Acherito-Selva de Oza izango da.
Pirinioetara gehiago
2011rako beste hainbat irteera aurreikusi dituzte. Apirilaren 9-10ean aste bukaerako beste bat egingo dute. Era berean, abuztuko oporren aurretik eta ondoren, Pirinioetara joango dira berriro ere. Dena den, informazio gehiago gura duenak www.alona-mendi.com helbidean begira dezake.