Arrano Eguna ospatuko dute domekan

Maider Arregi 2011ko otsailaren 10a

Arrano Elkarteko Batzordeak antolatuta, Arranoaitzera igoera egingo dute. 09:30ean etxafuegoa botako dute eta Santa Marina plazatik Arranoaitz mendira joango dira oinez. 11:30ean, mendi gainean omenaldi txiki bat egingo diete gaurko eta atzoko gudariei. Ondoren, bertako txabolan salda eta txorizoa denentzat. Domekan ere, torturaren aurkako eguna ospatuko dute. Baba jana 14:30ean egingo dute elkartean, eta 19:30ean giza-katea, plazatik hasita. Bazkarirako izen ematea Arranon bertan, 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak