DBH eta Batxilergoko ikasleek parte hartuko dute. Euren artelana egin aurretik eskolan landuko dute gaia Garaiondo elkartekoekin. Zuazola-Larraña institutuko ikasleek egin zituzten euren artelanak urtarrilaren 28n: Batxilergoko ikasleek lau orriko hirusta egin zuten naturaren lau elementuak irudikatuz, eta DBHko 4. mailakoek mundua egin zuten adarrekin eta zuhaitz baten zintzilikatu zuten.