Arranoaitz eguna ospatuko dute domekan, hilaren 13an

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 9a

Arrano tabernako otsaileko egitaraua gertu dute, eta lehen ekitaldia domekan egingo dute: Arranoaitz eguna ospatuko dute. 09:30ean etxafuegoak botako dituzte. Salda eta txorizoa egongo da guztiendako.

Gainera, beste bi ekitaldi egingo dituzte otsailean zehar: alde batetik, hilaren 25an –otsaileko azken egubakoitza– Mahaster River taldeak kontzertua egingo du Oñatiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatuta. Beste alde batetik, hilaren 27an, haurrendako mozorro tailerra egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak