2010ean hamarkada hasieran baino 240 pertsona gehiago Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 7a

Oñatiko biztanleriak gora egin du azken hamarkadan: 2010eko urtarrilaren 1ean 10.957 pertsona zeuden erroldatuta (5.466 gizonezkoak eta 5.491 emakumezkoak), 2000. urtean baino 240 pertsona gehiago –hamarkada hasieran 10.717 herritar zeuden erroldatuta udaletxean

Urtetik urtera hazten joan da biztanleria. Atzera pauso nabarmenena 2002tik 2005era gertatu zen: hiru urtetan 69 herritar galdu zituen Oñatik. Dena den, 2006rako 32 berreskuratu zituen.


Umeak eta etorkinak


Biztanleriaren goranzko bilakaeraren arrazoiak hiru dira Lourdes Idoiaga alkatearen esanetan: jaiotako ume kopurua, etorkinak eta babes ofizialeko etxeetan bizi diren bikote gazteak. "Lau urtetan babes ofizialeko 300 etxe banatu ditugu, eta bikote gazte asko etorri da gurera. Bestalde, azken urteotan ume asko jaio dira: 2009an 160 ume. Bost urte lehenago, 2004an, 80 bakarrik. Hego Ameriketatik etorritako etorkinen kopuruak ere gora egin du nabarmen".

Hemen duzue azken hamarkadako datuak

2000ko urtarrilak 1    10.717   
2001eko urtarrilak 1    10.757  
2002ko urtarrilak 1    10.780   
2003ko urtarrilak 1    10.750   
2004ko urtarrilak 1    10.729   
2005eko urtarrilak 1    10.711   
2006ko urtarrilak 1    10.743   
2007ko urtarrilak 1    10.756   
2008ko urtarrilak 1    10.816   
2009ko urtarrilak 1    10.896   
2010eko urtarrilak 1    10.957   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak