Hasi, oñatiarrak hasi ziren irabazten, baina bigarren zati hasieran erritmoa jaitsi eta Ereintzakoek berdindu eta aurrea hartzea lortu zuten. Partidu amaiera aldera Aloñakoek berriz ere erreakzionatu zuten, baina beranduegi izan zen: golak sartzea lortu arren, hutsegiteak ere egin zituzten eta horren ondorioz, berdinketarekin itzuli behar izan zuten Oñatira. Sailkapenari dagokionez, oñatiarrek seigarrenak izaten jarraitzen dute. Jauja Akilape izango dute hurrengo aurkaria.