'Herio heroi' lanaren irakurketa dramatizatua Oñatiko gaztetxean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko otsailaren 6a

Café Bilbao saria eskuratuta duen Oier Guillanek idatzitako 'Herio Heroi' lanaren irakurketa dramatizatua egin zuten Oier Guillan (Orereta), Ainhoa Alberdi (Zarautz) eta Donostiako Amaia Corral aktoreek, egubakoitzean, Oñatiko gaztetxean. Gustura jarraitu zuten kontakizuna gaztetxeko aretora hurbildu ziren ikusleek. Saioa amaituta, elkarrekin afaldu zuten, aktore, ikusle eta antolatzaiieek.

Ikusleak etorkizuneko Euskal Herrira eraman gintuzten; hildakoak usteltzeari utzi zioten garairaino, hau da, bizidun zein bizigabeak elkarrekin bizitzera behartuta zeuden garairaino. 
Ezagutu ez zuten aitaren gorpuaren  erantzule bilakatu zituen Gelnst eta Zprist anaiak, Snifst funtzionarioak. Hiru horien arteko elkarrizketa da, bada, istorioaren haria, Stingst (Ander Fernandezek) jotako gitarraren soinuek lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak