Hirigintza, ingurumena, auzoak, sozioekonomia, politika soziala, emakumea, euskara, kultura hezkuntza, gaztedia eta kirola: horiek dira lantzen dabiltzan arloak. Helburua da komunikazio plangintza bat denon artean antolatzea, eta zerrenden aukeraketa prozesua ere batera lantzea.
Herri Programa 2011 delako ekintzaren barruan dago gaurko Oñatiko saioa. Arduradunen esanetan, "herritar partaidetza bultzatu" gura dute "planeamendu herritar eta ezkertiarra egiteko". Eta gaineratzen dute: "Hiri-planeamendua antolatzen dugunean garapen iraunkorra ipiniko dugu helburu. Hau da, herria edo hiria diseinatuko dugu eguneroko bizitzan (lana, ikasketak, erosketak, aisia, zerbitzu desberdinak) ahalik eta desplazamendu txikienak egiteko moduan. Hau da, morbilitatea murrizteko eta mugitu behar denean garraio publikoa erabiltzeko".