Azken urteotan pediatra bakarra egon da Oñatin –Ana Rio–, eta aldika familia-medikuaren laguntza izan du. Aurrerantzean egoera berbera izango da; hau da, pediatra eta familia-medikua egongo dira. Berrikuntza da, norberak ume kopuru zehatza izango duela: Periañezek 741 ume eta Garridok beste horrenbeste.
"Pediatren arazoa haratago doa. Ez dago pediatrarik, eta dauden apurrak hiriburu handietan geratzen dira. Hori horrela, Oñati bezalako herrietan gabezia izaten dugu. Egun pediatra bakarra dugu. Elena Garrido familia-medikua da, baina azken bi urteotan pediatra lanak egin ditu gurean, eta guraso gehienek ezagutzen dute", esan digu Santiago Ayechuk.