10:30ean irtengo dira kalerik kale Elkar Heziko ikasleak trikitilarien laguntzarekin. Arratsaldean, 15:00etan, Errekaldekoen eta ikastolakoen txanda izango da. Herri Eskolakoak auzoan ibiliko dira, eta Txantxiku Ikastolakoak herri guneko kaletan. Kopla-kantari irtengo dira baita ere erretiratuen elkarteko abesbatzako kideak.