Sute txikia, musika taldeen entsegu lokaletako batean

Goiatz Arana Begiristain 2011ko otsailaren 2a

Udaltzaingotik adierazi digutenez, ez dakite zerk eragin zuen sua. Izandako kalteei dagokienez, berriz, hondatuta geratu dira hormak, instalazio elektrikoa, eskolako uren hoditeria, zorua, hainbat musika tresna eta bozgorailuak.

Astelehen gauean piztu zen sua Errekalde herri eskolaren beheko aldean dauden musika taldeen entsegu lokaletako batean; bederatziak inguruan jaso zuten abisua Udaltzaingoan, eta udaltzainak ez ezik, ertzainak eta suhiltzaileak ere bertaratu ziren.

Peritua noiz pasako zain daude uneotan eta, behin hori egindakoan, garbiketa eta konpontze lanei ekingo diete. Bien bitartean, lokala itxita dago eta bertan entseatzen duten hiru taldek –CC 627 eta oraindik izenik ez duten beste bik– beste lokaletako batean entseatu beharko dute. Musikari horietako batek esan digunez, pare bat astez itxita egongo da euren lokala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak