Oñatiko karatekak lehiatu ziren kata modalitatean, eta guztiek lan bikaina egin zuten arren, azpimarratzekoak dira podiumera igo zirenek egindakoa. Alde batetik, alebin nesketako kata txapelketan, gerriko zuri-horitik berderainoko parte-hartzaileen artean, Lide Fernandez lehen tokian sailkatu zen, eta Ane Guridi bigarrenean. Beste alde batetik, alebin mutilen kata proba –gerriko zuri-horitik laranjaraino– Mikel Untzurruntzagak irabazi zuen. Aritz Leza bigarren sailkatu zen, eta Adrian Perez eta Imanol Astudillo hirugarren.