Oñatiko Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera, Ulma Taldeko langile eta bazkide guztien artean kontainer bat betetzea zen helburua, Argentinako Jose C. Paz herrira bidaltzeko. Abenduarekin batera ekin zioten horri. Bada, arrakastaz amaitu da kanpaina eta antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.
Ekimen honen bidez eskolako materiala, haurren arropak, nagusien arropak, jostailuak... jaso dira. "Arropa edo jostailu bat eramatea elkartasuna eta eskuzabaltasuna musutruk eskaintzea izan da", diote arduradunek.