'Hauteskunde tailerra' egingo du Oñatiko Ezker Abertzaleak

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 1a

2011ko hauteskunde programa prestatzeko tailerra egingo du hilaren 5ean, zapatuan, 09:00etan institutuko aretoan. Bertan egongo dira orain artea lanean egon diren 10 taldeetako koordinatzaileak. Aztertu dute alorren diagnosia egingo dute.

Ezker Abertzalearen asmoa da jarraian zehazten diren puntuak jasoko dituzten herri programa parte-hartzailea egitea da:

  • Krisiak herrietan sortzen dituen arazoak ukituko duen
    herri programa
  • Euskal Herrian irekitzen ari de prozesu demokratikoa
    dastatuko duen herri programa
  • Haize freskoa arnastuko duen eta udal mailan ere benetako
    aldaketa politiko eta soziala ekarriko duen herri programa
  • Euskaraz hitz egingo duen herri programa
  • Emakume ahotsaz entzungo den herri programa
  • Amalurra urratsez urrats babestuz ibiliko den herri
    programa
  • Nagusiekin hitz egitera eseriko den eta gazteen musika eta
    hitza izango duen herri programa
  • Eskuz idatztako eta sarean zabalduko den herri programa
  • Beraientzat, berarentzat, zuretzat, guretzat, denontzat
    herri programa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak