ULMA Taldeak arrakastaz eman dio amaiera Elkartasun Azokari

Maider Arregi 2011ko otsailaren 1a

ULMA Fundazioak Hermansoloña GKEren alde antolatutako Elkartasun azoka arrakastaz amaitu da. Ekimenaren helburua ULMA Taldeko langile eta bazkide guztien artean kontainer bat bete eta Argentinako Jose C. Paz-era bidaltzea zen. Arrakastaz amaitu da eta kanpainaren antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin. Ekimen honen bidez eskolako materiala, haurren arropak, nagusien arropak, jostailuak... jaso dira. Arropa edo jostailu bat eramatea elkartasuna eta eskuzabaltasuna musutruk eskaintzea izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak