Irakasle gonbidatua
Antolatzaileen asmoa da hiru orduko maratoia egitea, eta 130 bizikleta jarriko dituzte. "Debagoieneko gainerako kirol zerbitzuetatik hartuko ditugu bizikletak, ahalik eta pertsona gehien batzeko", diote antolatzaileek.
Esfortzu handiko ekitaldia izango da, eta saioak irauten duen bitartean atsedenerako bi edo hiru tarte egingo dituzte.
Gainera, irakasleak izango dira bailaran areto-bizikleta zerbitzua ematen dutenak. Baina, gonbidatu berezia egongo dela esan digute: "Punta-puntako irakaslea izango da. Oso ezaguna eta maila handikoa".