Hiru hiriburuak, Areatza, Irun, Amezketa, Abanto-Zierbena, Balmaseda eta Basauri daude Oñatirekin batera egitasmo honetan; erkidegoko biztanleen %42a hartzen dute herri horiek, hain zuzen ere. Helburua da 2020 urterako CO2 emisioak gutxienez %20 murriztea eta udalek, horretarako, energia berriztagarriak erabiliko dituzte (%20 da lortu gura dute kopurua) eta kontsumoa ere %20 murriztuko dute. Orain udal bakoitzak hori lortzeko garatuko dituen planak jasoko dituen dokumentua prestatu beharko du.