Sarrera saioa izan zuten zapatuan, hilak 29, eta arduradunen esanetan "gurasoak oso gustura aritu ziren". Tailerra Eibarko Musikoterapia osasun zerbitzuak bulegoko Maria Rodriguezek gidatu zuen eta bete egin ziren hasiera batean eskainitako 20 plazak. Umeek eta helduek denek egin zuten jolasean musikarekin.