Argia Sariak 2011: Ahotsak.com webguneak Sareko Argia saria eta Fermin Etxegoienek irratikoa

Jon Berezibar 2011ko urtarrilaren 28a

Banatu dituzte jada 2010 urteko Argia sariak. Banaketa ekitaldia gaur arratsaldean izan da Usurbilen eta tartean Fermin Etxegoien oñatiarra izan da saridunetako bat irrati atalean. Bigarren aldiz jaso du Argia saria Etxegoienek; 2006 prentsako saria jaso zuen Berria-n idazten zituen telebista kritikengatik. Sareko Argia saria, berriz, Badihardugu elkartearen Ahotsak.com webguneak jaso du. Ibarreko udal, euskara elkarte eta herritar askok parte hartu dute ahotsak.com webgunea lantzen. Duela gutxi aurkeztu dituzte, adibidez, Antzuolako ahotsak eta Oñatiko ahotsak. Zorionak guztioi!

Sarituen zerrenda

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak