Bi lan erraldoi egin zituzten. DBHko ikasleek lau orriko hirusta egin dute. Orri bakoitzean elementu bat irudikatu dute: ura, lurra, haizea eta sua. Bigarren lana Batxilergokoek egin dute. Adarrekin mundua irudikatu eta zuhaitz batetik zintzilikatu dute. Haren inguruan loreak jarri dituzte. Mundura heldu ahal izateko eskailera bat egin dute egurrekin.
Beste saio batzuk
Garaiondo naturarteak beste hiru saio egingo ditu herrian: martxoaren 21ean eta 25ean Txantxiku Ikastolako gazteekin eta apirilaren 14an Elkar Hezi ikastetxekoekin.