Hitzaldi-tailerra
Bestalde, Elkar Hezin beste hainbat ekitaldi egingo dituzte otsailean. Jose Amiama psikologo eta pedagogoak hitzaldi-tailerra egingo du otsailaren 9an. Etxeko lanen gainean jardungo du Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoekin.
Otsailaren 10ean eta 24an Izar Mendia psikologoak Oinarrizko ohitura osasuntsuak eta Frustraziorako tolerantziaren beharra delako hitzaldiak egingo ditu. Biak ala biak, 2-6 urte arteko haurren gurasoendako izango dira.
Azkenik, otsailaren 28an Boni Ofogo afrikar ipuin kontalariak saioa egingo die 6-9 urte arteko umeei, eta euren gurasoei.