Bestalde, hurrengo asterako tailerrak antolatu dituzte Zuazola-Larraña Institutuan; besteak beste, graffitiak, bitxigintza, argazkigintza, gozogintza, ipuin kontaketa, eta bertsolaritza. Otsailaren 1ean eta 3an egingo dituzte tailerrak institutuko irakasleekin. Gainera, Irati Anda eskalatzaileak eta Andoni Egaña bertsolariak hitzaldi bana egingo dute hilaren 31n eta otsailaren 10ean, hurrenez hurren. Kultura hamabostaldia bukatzeko Magnifique delako emanaldira joango dira Donostiara. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Biarritzeko Malandain Balleta egingo dute emanaldia.