Dena den, grebarekin bat egitea erabaki ez dutenak ere badaude Oñatin; esaterako, Ulma Construccioneko kideek lan egingo dute bihar. Hainbat enpresek arratsaldean egingo dute bozketa: Nemesio Zubiak eta Betik-ek.
Hezkuntzari dagokionez, greba egingo dute Txantxiku Ikastolan, Elkar Hezin, Errekalde Herri Eskolan, eta Larraña-Zuazola institutuan. Azken horretan baina, emaitza ez da loteslea eta bi irakasle lanera joango dira.
Udaletxeko langileek atzo bozkatu zuten, eta greba egingo dute. Ondorioz, kultura etxea, kiroldegia, euskaltegia eta gaztelekua itxia egongo dira. Dena den, administrazioan zerbitzu minimoak beteko dituzte: hiru langile eta udaltzainak egongo dira lanean.