Aste bukaerako eski irteera bertan behera utzi dute Aloña Mendikoek

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 26a

Elur gutxi dagoela-eta, Aloña Mendi eski sailak aste bukaeran egin beharreko irteera bertan behera utzi dute. Dagoeneko hasi dira otsailean eta martxoan egingo dituzte gainerako irteeretarako izenak hartzen. Astelehenetan eta eguaztenetan egoten dira Aloña Mendi tabernan 19:00etatik 20:00etara.

Denboraldiko lehen eski irteera bertan behera geratu arren, beste hiru irteera egingo dituzte Aloña Mendikoek: aste bukaerakoak bi, eta aste osokoa bestea. Hain zuzen ere, Baqueira Bereteko irteerak egingo dituzte  otsailaren 25etik 27ra eta martxoaren 25etik 27ra; eta aste osoko irteera Tignes-Val Disere estaziora, apirilaren 22tik 30era.

Forfaitak merkeago


Bestalde, Aloña Mendik Aragoiko eski estazioekin duen hitzarmenari esker, Formigal, Astun eta Candanchuko forfaitak merkeago erosi ahal dira Oñatin. Hain zuzen ere, Mendizabal kirol dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak