Agortu dira 'Vaya Semanita' antzezlanerako sarrerak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urtarrilaren 25a

Oñatiko Udaleko kultura sailetik adierazi dute dagoeneko agortu direla egubakoitzeko antzezlanerako sarrerak. 'Vaya Semanita' ETBko saioan oinarritutako antzezlana izango da. Emanaldi bikoitza egingo dute hilaren 28an, egubakoitza: 20:00etan bata, eta 22:30ean bestea.

Andoni Agirregomezkorta, Javier Antoin, Itziar Atientza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz igoko dira oholtza gainera. ETBn ematen duten Vaya semanita saioko momenturik onenak aukeratu eta  antzerkirako moldatu dituzte. Egunerokotasunaren kronika egingo dute: politika, gizarte harremanak, lana, futbola, euskal izaera...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak