Zertan datza esku artean duzuen modulu berriak?
Biktimekiko elkartasuna lantzeko materiala da modulo honen bidez jorratu gura duguna. Alde teorikoa izango du, bai irakasleek eta baita ikasleen gurasoek ere, hausnarketa sakona egin dezaten. Alde praktikoa ere izango du: gai hori eskolan lantzeko 15 proposamen egingo ditugu.
Nola bideratuko duzue materiala eskoletara?
Esku artean duguna Baketiken proiektua da. Inork ez digu halakorik eskatu, borondatez egin dugu, eta ikastetxe bakoitzak erabaki beharko du ikasgaia eman gura duten edo ez. Guk moduluaren berri emango diegu, eta azken erabakia eurena da. Erantzuna baiezkoa bada, orduan bi orduko formazioa emango diegu. Ekaina bitartean modulua aurkeztu eta formazioa egingo du. Aldiz, ikastetxeak irailean hasiko dira.
Ze helburu bete gura dituzue proiektu honekin?
Iraganean, orainan eta etorkizunean biktimen eskubideen urraketa landu gura ditugu. Alegia landuko dugu, zer gertatu den gure herrian azken urteotan, egun biktimek zer sentitzen duten, eta zer egin behar dugun elkarbizitza beste modu batera antolatzeko. Ardatz nagusia elkarbizitza da. Etorkizunean biktimek eskubideen urraketa ekidin behar ditugu.
Ze adineko ikasleendako da?
DBHko laugarren mailatik gorakoendako, baita Batxilergoko ikasleendako ere. Adin aproposena da gaia lantzeko, duda barik.