Baserrietan sortutako plastikoen lehen bilketa

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 24a

Debagoieneko Landa Garapen Elkartea bihar batuko ditu baserrietako plastikoak. Oñatin lau lekutan utz daitezke plastikoak: Zañartun, Zuazola inguruan; Murgialdain, Asentzio ermita ondoan; Olabarrietako autobus geltokian; eta ETEO atzealdean.

Batuko duten plastikoa izango da: siloa eta belar bolak estaltzeko baserritarrek erabiltzen duten plastiko beltza; ortuko lurra estaltzeko plastiko beltza; eta berotegietako plastiko zuria eta beltza.
Hurrengo otsailaren 22an eta martxoaren 22an egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak