Arrate-Valladolid: Asobal mailako lehia Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 20a

Aloña Mendik antolatuta punta-puntako partidua jokatuko dute hilaren 29an, 18:30ean, Zubikoa kiroldegian: Arrate eta Cuatro Rayas Valladolid taldeak aurrez aurre egongo dira. Besteak beste, Bidasoa, Portland eta Bartzelona atezain izandako Tomas Svensson eta Arrateko atezain Igor Moiua oñatiarrak ikusteko aukera izango dute zaleek.

Arraten bisita aprobetxatuz, eibartarren entrenatzaile Julian Ruizek hitzaldia egingo du unibertsitateko areto nagusian. Hilaren 29an, 11:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak