Gernikako Akordioa: Donostiako "ekitaldi nazionalerako" autobusak Oñatitik

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 19a

Gernikako Akordioaren babes taldeak –Alternatiba, Ezker Abertzalea, EA, Aralar, Etxerat, Askatasuna, EHNE, HIRU, LAB, ESK eta EILASeko ordezkariek osatua– autobusak jarriko ditu Oñatitik. Autobusa 10:15ean aterako da Korreoseko geltokitik, eta txartelak Ona, Oñati, Arrano eta Guria tabernatan eros daitezke. Ekitaldia Donostiako Kursaalean egingo dute zapatuan, hilaren 22an, 12:00etan.

Ekitaldiak duen garrantziagatik eta momentuak horrela dei berezia egiten diete herritarrei Oñatiko Ezker Abertzaleak. Gainera, azken egunotan izandako sarekada "gogor salatu" dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak