Ludotekak hainbat berrikuntza ditu

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 18a

Txaloka Ludoteka berrikuntzekin egin dio ongietorria 2011ri. Hain zuzen ere, jostailuen mailegu zerbitzua eskaintzen dihardu aste bukaeratan, eta, laster, Gurasoekin jolasean programa jarriko du abian. Berrikuntzak erakusteko ate irekien egunak egingo dituzte; hain zuzen ere, hilaren 18an, 20an, 24an eta 26an, 16:45etik 19:45era. Deialdi ireki da, baina batez ere, 2008an eta 2007an jaiotako haurren gurasoak gonbidatu gura dituzte.

Bestalde, urtarriletik ekainera bitarteko matrikulazio epea zabalik dute ohiko ordutegian. Beste berrikuntzetako bat da, 2008an jaiotako haurrek ere izena eman dezaketela dagoeneko, irailera itxaron gabe, eta 3 urte bete aurretik.


Gurasoak jolasean


Jostailuen mailegu zerbitzua ludotekako bazkideendako bakarrik da. Jostailuak aste bukaeran etxera eramateko aukera izango dute umeek. Bestalde, Gurasoekin jolasean programaren helburua da gurasoak jolasean ipintzea, familiaren arteko hartu-emanak indartzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak