Argentinarako materiala batzen hasiko dira berriro

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 17a

Bihar martitzena, zabalduko dituzte  lokala eta edukiontzia Argentinako elkartasun taldeak. Eguaztenetan eta eguenetan egongo dira Bidebarrietako lokalean, 18:30etik 20:30era. Bestalde, eguenean, hilaren 20an kargatuko dute Ulma Packaging-en Argentinara bidaliko duten edukiontzia.

Ulmako langile eta bazkideek enpresan bertan dute Argentinarako materiala uzteko aukera. Jostailuak, arropak, eskolarako materiala...Horiek guztiak batzen dituzten Garagaltza auzoko bulegoan, hilaren 31ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak