ELA sindikatuko 200 ordezkari bildu dira Oñatin, 27rako greba dela-eta

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urtarrilaren 14a

Pentsioen erreforma Espainiako Gobernuaren beste eraso bat dela salatu dute, eta gaineratu aldaketa handia suposatuko lukeela erretiro adina 65 urtetik 67ra atzeratuta eta kotizazio urteak gehituta.

 

Langileen asanblada egin dute lehenengo, eta kale agerraldia ondoren, langileak hilaren 27ko greba orokorrera deitzeko.

Pentsio sistema pribatizatzeko gogoa ikusten du ELAk Gobernuak egin gura duen erreformaren atzean.

Asanbladatik kontzentraziora joateko, Zuazola-Larraña Institututik herriko plazara bidean, Ertzaintzak identifikazioa eskatu die euretako batzuei, manifestazioa egiten ari zirela pentsatuta; ELAk elkarretaratzerako zuen baimena eskatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak