'Jules Verneren abenturak' antzezlanerako sarrerak salgai

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 14a

Elkar Hezi ikastetxeak hilaren 22rako antolatu duen emanaldirako sarrerak kultura etxean edo ikastetxean bertan eros daitezke euro baten truke. Sarreren salmentagatik jasotako dirua Maliko proiektura bideratuko dute.

Gorakada antzerki taldeak Jules Verneren abenturak delako ikuskizuna egingo du hilaren 22an, 17:30ean. Jules Verne idazlearen gaineko antzezlana da. Asmatzeko eta amesteko pertsonok dugun gaitasuna goraipatzen duen ikuskizuna da, abenturaz, zientziaz eta humanismoz jantzitako lana da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak