Proba motza izango da, motza eta gogorra. Eskiatzaileek 800 metroko desnibela duen maldari egin beharko diote aurre, eta igotzaile peto-petoendako proba izango da, jaitsieratan ondo moldatzen direnek oraingoan ez dute-eta abantaila hori izango. Esandako moduan, euskal selekzioa ordezkatzen Iban Letamendik eta Joseba Tobarrek osatuko dute bikotea, baina eurekin batera, ibarreko beste hainbat lagun izango dira proban.