Enpresetan parte hartzearen gaineko jardunaldiak MUn

Leire Kortabarria 2011ko urt. 13a, 18:26

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak antolatuta, enpresen barruan egoten den parte-hartzearen gaineko jardunaldia izango da hilaren 19an, Ibarrako campusean. Parte-hartzearen formak enpresan: esperientzia desberdinak munduan zehar izenburua du, doakoa da eta denoi dago zabalik.

Edozeini zabalik dago, baina aurretik izena eman behar da honako telefonoan: 943 71 80 00. Jardunaldia 17:00etan hasiko da eta ordu eta erdikoa izango da. Hiru kasu azalduko dituzte, eta denon artean horiek aztertuko dituzte.

Hauek izango dira hizlariak:

Marta Gómez: Argentinako enpresa errekuperatuen fenomenoa: krisiaren aurrean erantzun jasangarri bat ".
Rafa Altuna: Mondragon-eko kooperatibismoaren klabeak eta erronkak ".
Fred Freundlich Dk.: ESOP: modelu estatubatuar bat.

MU Enpresagintza-MIKeko irakasle eta ikertzaileak eta Argentinako Neuquen probintziako Cooperativa de Trabajo de Salud ADOS Ltda. kooperatibako arduradunek parte hartuko dute.

Kooperatiba da bertako langileek 2004ko otsailean biziberritutako poliklinika bat. 220 bazkide dituzte, eta 80 ohe, hriu ebakuntza-gela eta espezialitate guztiak dituen poliklinika bat kudeatzen dute. Lan-Kooperatiben Federazioko (FECOOTRA) eta Osasun Erakunde Solidarioen Argentinako Federazioko (FAESS) kide dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak