Haur Hezkuntzako lehen zikloko umeendako ekitaldiak ikastolan

Mireia Bikuña 2011ko urtarrilaren 11

Hitzaldiak, batzar informatiboak, ate irekien jardunaldiaa eta haur kantak eta koreografiak lantzeko saioa antolatu ditu Txantxiku Ikastolak urtarrilerako. Lehen hitzaldia bihar, eguaztena egingo dute. Nerea Mendizabal psikopedagogoak Lau hanketan eta oinez ibiltzen. Erakutsi edo ikasi? delako solasaldia egingo du 18:30ean ikastolako aretoan.

Hilaren 18an eta 20an hitzaldi bana egingo dute. Haurrendako masajeen gainean egingo du berba Miren Galdos masaje irakasleak hilaren 18an. Bestalde, Amaia Diaz diestistak 4 hilabetetik aurrerako umeendako elikaduraz jardungo du hilaren 20an.

Ate irekiak

Hilaren 21an, egubakoitza, ikastolako ateak zabalduko dituzte. Seme-alabekin batera 0-2 urte arteko haurren gelak ikusteko aukera izango dute gurasoek 17:00etatik 19:00etara. Ordu horretan, Potxin eta Patxin pailazoek emanaldia egingo dute. Azkenik, hilaren 26an eta 31an musika eta informazioa izango dira nagusi: haur txikiek ikastolan abesten dituzten kantuak eta egiten dituzten koreografiak ikasteko aukera izango dute gurasoek. Bukatzeko, urtarrilaren 31ean batzar informatiboa egingo dute ikastolako proiektu pedagogikoa eta funtzionamendua azaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak