Aloña Mendik eski irteeretan izena emateko epea zabaldu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urt. 10a, 12:20

Aloña Mendiko eski saileko kideak gaur hasiko dira irteera eta ikastaroetan parte hartu gura dutenen izenak jasotzen. Dagoeneko aurkeztu dute denboraldia: aste bukaerako hiru irteera, aste osoko bat, eta eski zeharkaldiko ikastaro bat antolatu dituzte 2011rako.

Gaur, astelehena, zabalduko dute izenemate epea eta eguaztenean izango da hurrengo eguna. Eski saileko kideak egongo dira Aloña Mendiko tabernan, astelehenetan eta eguaztenetan 19:00etatik 20:00etara. Izena emateko hara joan behar da.

Baqueira Beretera irteerak

Aste bukaerako hiru irteera antolatu dituzte Baqueira-Beret eski estaziora. Lehenengo irteera hil honetan bertan izango da, urtarrilaren 28tik 30era. Hurrengoak otsailaren 25etik 27ra eta martxoaren 25etik 27ra izango dira.
Gainera, aste osoko irteera antolatu dute Frantziako alpeetako Tignes-Val d'Isere estaziora, apirilaren 22tik 30era (Aste Santua).

Eski zeharkaldi ikastaroa

Eski zeharkaldiko ikastaroa hiru mailetan banatuko dute: altua, ertaina eta baxua. Martxoaren 11n, 12an eta 13an egingo dute Baqueirako estazioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak