Urtero moduan, bihar, hilak 5, Ainhoa Lazkanoren omenezko txapelketa jokatuko da. Lehenengo nazionaleko Sustrai Aloña Mendi, EBA ligan den Durangoko Tabirako taldearen aurka neurtuko da Zubikoan 19:00etan. Horrekin batera Aloña Mendi Kirol Elkarteko saskibaloi sailak infantiletako 3x3 txapelketa ere antolatu du. Neurketa hauekin, herriko gazteen artean saskibaloia zabaltzeaz aparte, giro ezin hobea sustatzea nahi dute antolatzaileek. Goizeko 11:00etan hasiko dira infantilen partiduak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.