Gazte oñatiar bat hil da auto istripuan Palentzian

Irati Goitia 2010eko abenduaren 30a

A.S.F. inizialdun 25 urteko gaztea hil da 13:30ean Palentzian (PP-2461 errepidean).

Nortecastilla.es webguneko informazioaren arabera, 18 urteko auto-gidari batekin zioan hildakoa (A.S.F.) istripua gertatu denean. Dirudienez, autoa errepidetik irten da eta arekara erori denean, autoa irauli egin da.

Istripuaren ondorioz, autoan zioan oñatiarra hil egin da eta gidariak zauri larriak ditu. Azken hori, helikopteroan eraman behar izan dute Palentziako Río Carrión ospitalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak