Epaimahaiak diseinua, orijinaltasuna, irudimena, argiztapena, gaia eta berrikuntza baloratu ditu. Guztira sei sari banatuko dituzte: lehen saria (1.500 euro), bigarrena (1.000 euro), hirugarrena (500 euro), laugarrena (300 euro), bosgarrena (200 euro), herritarrek aukeratutako saria eta sari berezia (500 euro bakoitzarendako). Azken horretan urtean zehar egindako erakusleiho aldaketa baloratuko du epaimahaiak. BEstalde, herritarrek, botoen bidez euren gustukoena aukeratu dute. Parte hartu dutenen artean Gabonetako otarra zozketatuko dute. Irabazlea sari banaketan jakinaraziko dute.