Ganbara Txiki abesbatza Gabon jaien ingururako ikuskizun berezia prestatu du. Aurtengoan, proiektu berezi bat aurkeztuko dute: Andoni Salamerok taldearentzat bereziki idatzitako poemak entzun eta ikusi ahal izango dira. Olerki hoiek 13 konpositore ezberdinek musikatu dituzte. Ganbara Txiki eta Andoni Salamerorekin batera, Oñatzeko dantzariak, Zuhaitzaren Soinua Kolektiboko txalapartariak, Joana Manzisidor marrazkilaria eta Jose Ramon Txintxurretaren argazkiak ikus ahal izango dira. "Emanaldian ikusi eta entzun ahal izango den guztia, proiektu honetarako espreski sortutakoa da", esan digute Ganbara Txikikoek.