Pablo Diez iazko abenduan heldu zen Oñatira, eta Josu Zubiaren lekukoa hartu zuen. Hortaz, urtebete eskas egon da Aloña zuzentzen. Diezek atzo jakin zuen zuzendaritza batzordearen erabakia. Jokalariek gaur jakingo dute entrenatzaile berria izango dutela. Pablo Diez eta Aitor Orueta egongo dira Azkogainen.
Aloña Mendik bere aldetik "eskerrak" eman gura dizkio Pablo Diezi, urtebetean elkartearekiko eta herriarekiko izan duen "konpromisoagatik". Zuzendaritza batzordeak jakinarazi du baita ere Aitor Oruetak taldea zuzenduko duela denboraldia bukatu arte. 2011-2012 denboraldirako beste entrenatzaile bat izango du Aloña Mendik.